Ardogintzan, mundu mailan, bere elaborazioan parte hartzen duten elementuengatik (egoera klimatikoa, hainbat fruta barietateren jokaera, elaborazio sistema, etab.) originalak eta komertzialki erakargarriak diren hainbat produktu aurki ditzakegu. Adibidez, Sauternes, Oporto, Alemaniako ardo gozoak, etab.

Euskal Herrian, hemen bakarrik lantzen diren sagar barietate autoktonoak ditugu. Hauen artean bila, bada bat bere ezaugarrien ondorioz, gainontzekoengandik diferentzia markatzen duena: Errezil sagarra. Berandu heltzen da, garraztasun handikoa eta azukreetan aberatsa. Historikoki gure baserrietako ganbaretan gorde den sagarra izan da. Negu guztia irauteko gai da, usteldu beharrean ura galdu eta zimurtuz. Naturalki gertatzen den kontzentrazio prozesua.

Beste elementu batek ere parte hartzen du, oso garrantzitsua dena: Egoitz, Mikel eta Ionek enpresako giza taldeari ematen dioten arnas-berritzea; ate joka datorren belaunaldi berria.

zapiain-sagardo-goxoa-bizi-goxo-botella
zapiain-sagardo-goxoa-bizi-goxo-envase

Izenari erreparatuz, Bizi garraztasunak ematen dion bizitasunagatik da, eta Goxo Errezil sagarrak ematen dion gozotasunarengatik. Nahiz eta sagardo goxoa deitu, garraztasun eta gozotasunaren arteko orekak oso atsegina egiten du beste erabileretan, hala nola aperitibo gisa.

Dastaketa: Digestibo kopan edateko pentsatua, aukeran kopa haundia aromak senti daitezen. Tenperatura hotzean, hala ere ez asko ezaugarriak nabari daitezen (7-8 gradu inguru).

  • Ikusmena: Laranja azukreztatuaren kolorea ikus dezakegu, ambar distira batzuekin eta baita sagar errea.
  • Usaimena: Dotorea, sagar azukreztatua ekarri dakiguke burura, baita fruta azukreztatua. Badu piku ukituren bat, baita konpota eta mahaspasa.
  • Dastamena: Leuna, zabala eta gozoki ukituekin. Freskotasun elektriko bat du azidotasunak emana, oroitzapen zitriko batzuekin. Bukaera luze, zabal eta krematsua du.

Ondorioa: Sagarrak duen potentzial aromatikoa sagarretik edalontzira eramatea lortu dugu, buruan ditugun sagar erre zein konpotak edaritan bihurtuz.