Hasierak 1595. Urtea

Zapiain abizena Sagardoarekin duen lotura 1595 urtearen aurretikoa da. Urte horretako Donostiako udalaren aldeko eta Juanes de Zapiainen aurkako sententzia bat dugu froga gisa. Honek, ondorengoa dio: “Non eta ez den hiriko harresien barnera bizitzera etortzen bertako auzokide bezala, ez dira bere Sagardoak onartuak izango” (Inventario Uribe E-I.12).

Urte batzuk beranduago Don Nicolás Rosario Zapiain Agirregabiriak, aita batzuentzat aitona besteentzat, baserriko gainontzeko lanak alde batera utzi, hala nola, abeltzaintza eta baratza, eta sagardogintzan buru-belarri hasi zen.

1961ean 15.000 litroko kupeleko upategia eraikitzen hasi zen eta 1964ean, gaur egun upategi nagusian dauden 22 kupelak jartzen bukatu zuen. Urte batzuk beranduago, 33.000 litroko 6 dolare dituen  beste bodega bat eraiki zuen, gaur egun erabilia. Lan hauek denak, oihartzuna izan zuten garai hartan.

Kalitatea Gure ziurtagiriak

Kalitatea, gure etxeko oinarria. 1981. urtean Zapiainek bere lehenengo enologoa sartu zuen giza-taldean. Orduz gero, gure produktuaren kalitatea hobetzeko ikerkuntzan eta hobekuntzan jarritako ahalegina etengabea izan da. Honek, merkatuko beharrei aurreratzeko aukera eman digu, arrakastaren gakoetako bat izanez.

Etxe honen balio handiena urteen poderioz jasotako Know-How edo jakituria da, gauzak nola egin erakutsi diguna. Hori da modu bakarra maila goreneko naturala den produktua lortzeko, kontserbanterik gehitu gabe.

2006an Zapiainek Aenor enpresaren kalitate-kudeaketarako ISO 9001 araua jarri zuen indarrean.

2010ean elikagaien segurtasuna bermatzen duen IFS ziurtagiria jaso zuen, International Food Standard, eta 2011n IFS ziurtagiriak banatzen duen elikagaien segurtasun maila gorena eskuratu zuen. Orduz gero Zapiainek bere prozedura errespetatuz egiten du lan.

Bezeroak balio handia ematen die ziurtagiri hauei.

Gorenak

Izenak berak dioen bezala, bertakoak eta kalitate gorenekoak diren sagardoak identifikatzen dituen marka da.

GORENAK txapela daraman sagardo botila bakoitzak kalitate kontrolak gainditu, eta nota onak atera ditu Fraisoro Laborategiko dastaketa akreditatuetan.

Gutxiek ziurtatu dezakete hori, pero Zapiain Sagardoa se encuentra entre ellas con una alta puntuación.

gorenak