Jatorria

Zapiain abizena Sagardoarekin duen lotura 1595 urtearen aurretikoa da. Urte horretako Donostiako udalaren aldeko eta Juanes de Zapiainen aurkako sententzia bat dugu froga gisa. Honek, ondorengoa dio: “Non eta ez den hiriko harresien barnera bizitzera etortzen bertako auzokide bezala, ez dira bere Sagardoak onartuak izango” (Inventario Uribe E-I-12).

zapiain-sagardoa-botella
zapiain-sagardo-berezia-botella

Zapiain Sagardoa

Graduazio gutxiko edari naturala, kontserbagarririk gabe. Ez du sulfito gehiturik. Txinparta berezkoa du irakite prozesuan sortua, ez gehitua. Edari freskagarri eta edan erraza.

2006an ISO 9001 arauaren prozedurak ezarri genituen martxan. 2009etik aurrera IFS, International Food Services, arauaren prozedurak jarri genituen indarrean, produktuaren segurtasuna adierazten duen nazioarteko araua.

Gozamenerako aholkuak

Sagardoa freskoa edan behar da, ez hotzegia ere bere ezaugarri guztiak jaso daitezen, 10-12 ºC inguru. Botila ireki aurretik, esku batekin azpialdetik heldu behar dugu, buruz behera jarri eta astindu bizi bat eman. Horrela, ondoa edo ama desagertu eta bere baitan duen txinparta naturala esnatuko da. Botila ireki ondoren, edalontzi fin batera erortzen utziko dugu Sagardoa eta saio batean edango dugu edalontzira ateratakoa. Honek hutsik geratu behar du, Sagardoa botilan edo gure sabelean.

zapiain-sagardo-txikia-botella