1984an alanbike charentais bat instalatu eta lehenengo sagardo destilazioa egin genuen. Orduz gero gaur egun ditugun 3 produktuak landu ditugu, denak Sagardoz izendapen generikoa erabiliz. Izan ere, Sagardoaren destilaziotik datoz denak, pulpak erabili gabe. Prozesu guztiak gure Astigarragako upategian egiten dira.

Sagardoz Txuria (40% vol.)

Sagardoaren destilazioaren emaitza da. Behin sagar onenak aukeratu eta hauen zukua irakin ondoren, gure kobrezko alanbikean sartu eta destilazioa egiten dugu. Ez dugu pulpa erabiltzen, sagardoa bakarrik, hori da pattar fin eta fresko hau lortzearen sekretua.

Kolorerik gabekoa, gaztetasuna eta sagar freskoaren dotoretasuna ederki elkartzen dira edari orekatua sortuz. Garratza, erregaliz ukituekin, sarreran dotorea eta sentsazio sakona.

Gozamenerako aholkuak: digestioari laguntzeko aproposa, otordu baten amaieran. Hutsik eta fresko, izotza aukeran.

zapiain-sagardoa-sagardoz-txuria-likorea
zapiain-sagardoa-sagardoz-licor-sagar-likorea

Sagardoz Gozoa

Gure alanbikean egindako Sagardoaren destilaziotik abiatzen gera (Sagardoz Txuria). Alkohol honetan lehenik aukeratua izan den sagarra mazeratzen dugu, berak dituen azukre, garraztasun, usain eta zaporeak barneratuz. Modu honetan, graduazio alkoholikoa %21,5era jaisten dugu.

Gozamenerako aholkuak: Bai fresko bai hotz kontsumi daiteke, izotza aukeran. Otordu baten amaierarako egokia. Gozo zaleentzako oso aproposa, aukera ezberdina eskainiz.

Sagardoz Añejo (40% vol.)

Gure upategian egindako destilazioaren bidez behin Sagardoz Txuria lortu dugula, Sagardoz hau haritz egurrez egindako barriketan zahartzen dugu gutxienez 3 urteen zehar. Denboraren poderioz, kolore, usain eta zaporeak garatu egiten dira. Emaitza, Sagardoz Zahar hau.

Urre zaharraren kolorea, usain handi eta konplexuarekin. Sagar freskoaren ukituak irauten du, baita aranaren ukitua. Ahoan dotore eta orekatua.

Gozamenerako aholkuak: egurrean zaharkitua, beraz kontsumo konplexua. Baloi kopan hartu daiteke, ez hotza bere zahar ukituak nabaritzeko. Hala ere, joera berriek izotzakin kontsumitzera eramaten gaitu. Zuen esku erabakia.

zapiain-sagardoa-sagardoz-anejo-likorea