Txotx Tradizionala

Gure sagardoaren kultura gastronomikoko fenomenoa da. Sagardoa erostera zetozen bezeroen dastatzeetatik dator ohitura hau. Antigoaleko ekoizleek ez zuten sagardoa upeletan urte osoz kontserbatzeko modurik. Hori dela eta, bezeroek udaberria hasi baino lehen urte guztian kontsumituko zuen sagardoa botiletan eskuratu behar zuen.

Pentsatzekoa denez, kupel guztietako sagardoa ez zen kalitate berekoa izaten eta tratua egin aurretik erosleek kupeletatik dastatzen zuten gustukoaren bila.

Botilaratzeko aukeratuak izan ez ziren sagardoak edalontzietan saltzen ziren, upategia denboraldiko sagardotegi bilakatuz.

zapiain-sagardoa-txotx

Prozesu hori kontu zaharra da. Gaur egun, upategiak urteko edozein sasoietan sagardoa saltzeko prest daude, baino erritu hartatik dator gaur egun ezagutzen dugun Txotx denboraldia.

Sagardoa urteko produktua da. Urtero, Urtarrila amaieratik edaten dugun sagardoa edari jaioberria da, urte klimatikoak jatorrizko sagarrari eman dizkion ezaugarriak jasoz. Xarma berezia ematen dio horrek gure sagardoari.

Urtarrila erdialdetik Apirila amaiera gure upategian zain izango gaituzue erritu hau elkarrekin bizitzeko. Garai honetan, gauero zabaltzen ditugu ateak igandeak izan ezik, eta baita larunbat eguerdiak. Giro berezia bizitzeko aukera paregabea, jaki ederrak sagardogileak kupeletatik zerbitzatutako urteko sagardoaz lagunduak.

Zutik afaltzen da upategian bertan, sagardoarekin eskuz esku joan ohi den menu tradizionalarekin: bakailao tortilla, bakailao frijitua, txuleta errea, gazta eta intxaurrak.

Erritu berezia eta apartekoa da, garaia iritsi orduko inork galdu nahi izaten ez duena!

*Errazioak bi pertsonako dira

 

NUESTROS PROVEEDORES DE CALIDAD:

Kepa Loidi · Alkorta Bakailuak · Txogitxu · Euskal Herriko Artzainen Gaztak · Mendiluze Okindegia · Pedro Luis