Lankidetzak

Zapiain Sagardoa

Zapiain Sagardotegian bide berriak aztertzea gustatzen zaigu, honaino ekarri gaituzten usadio eta ohiturak gordez. Gure upategiko ateak eta ideien laborategia zabalik daude beti beste enpresa eta sektore batzuekin lankidetzan aritzeko. Hori dela eta, azken urteotan hainbat elkarlan burutu ditugu:

01

Basque Cider

Lankidetza hau mundu mailan ezaguna den Lervig garagardogile artisau norvegiarrarekin batera egin zen. Nazioartean merkaturatzeko bereziki hautatutako gure Euskal Sagardoa Premium-en lote bat da. Botilak etiketa berritzaile batekin kaleratu ziren Stavanger-eko garagardotegiaren ildo estetikoan.

02

Becada

Becada Basqueland Brewing euskal garagardotegi artisauarekin batera egin den lankidetza da, estuki lotutako hiru mundu ezberdin elkartuz: sagardoa, garagardoa eta ardoa. Wild ale estiloko garagardoa da, gure instalazioetan Arabako Errioxako ardo upeletan hartzitua. Gure upategiko mikroflorak, beraz, garagardo garratz oso berezi baten garapena ahalbidetu du.

03

Wild Apple

Basqueland Brewing artisau garagardotegiko lagunekin egindako beste elkarlan bat, harreman oso estua baitugu. Oraingoan gure instalazioetan bertako sagarrekin egindako sagardo naturala da, Zapiain eta Basqueland taldeen zaintzapean eta Euskal Sagardoa jatorri izendapenaren barruan.