TXOTX 2020

Urtarrilaren 23a izango da lehen eguna eta hortik aurrera, izango duzue aukera gure etxera etorri eta gozatzeko.

Gauero, 20:00ak aldera zabalduko ditugu ateak, igande eta jai egunetan izan ezik. Hortaz gain, larunbat eguerdietan ere izango gaituzue zuen zain.

Betiko otordua izango da, hau da, gure bakailu tortila, bakailu frijitua, txuleta errea eta azkenik euskal herriko gazta zein intxaurrak.

Tradizioak agintzen duen bezala, mahai altu baten inguruan zutik jaten da eta kupeletatik bertatik edan. Sagardo berria izaten da edari bakarra.

Erreserbak egiteko, jarraian datorren formularioa bete eta email edo telefonoz erantzungo dizuegu.

Zuen zain gaituzue!

Nola erreserbatu?

Erreserba egiteko modurik errazena orrialde honetan bertan aurkituko duzun formularioa betetzea da. Eskaera egin ostean, zurekin harremanetan jarriko gara erreserba baieztatzeko.

Nahiago baduzu, 943 330 033 telefonora dei dezakezu, edo mezua bidali erreserbak@zapiain.eus posta elektronikora, data eta mahaikide kopurua adieraziz.

Harremanetarako informazioa

Helbidea
Kale Nagusia 96
20115 Astigarraga (Gipuzkoa)
Telefonoa
(+34) 943 330 033
Faxa
(+34) 943 555 657
Emaila
erreserbak@zapiain.eus

    Pribatutasun-politika onartzen dut.