Sagarmut: Euskal Herriko sagarrari eta bertan dituen sustraiei egindako omenaldia. Taba Project-ekin elkarlanean egina, uzta berantiarreko sagarrak jaso eta oinarri paregabea sortzeko irakiten ditugu. Sagarrondoaren malgutasuna arakatzen dugu, haren hostoak zimeldu, oxidatu eta lehortuz tearekin egiten den antzera. Enborraren azala xigortu eta gure lurraldean jasotako landareekin batera erabiltzen dugu: Milorria, mota-belarra eta zizare belarra. Buket honi Astigarragako gure upategiko pikondo batetako ostoak gaineratzne dizkiogu. Amaitzeko, Sagar Eztiarekin beratu eta Sagardoz sagardo lurrintsuen destilatuarekin indartzen dugu, euskal sagarraren izaera eta ondarea gorpuzten duen aperitifa sortzeko.