Sagarmut sagardoan oinarritutako aperitifa da, vermutaren antzekoa baina sagarra erabiliz mahatsa beharrean. Taba Project-ekin elkarlanean egina.
Sagarrondoaren malgutasuna arakatzen dugu, haren hostoak zimeldu, oxidatu eta lehortuz, tearekin egiten den antzera. Enborraren azala xigortu eta gure lurraldean jasotako landareekin batera erabiltzen dugu: Milorria, mota-belarra eta zizare-belarra.
Buket honi Astigarragako gure upategiko pikondo batetako hostoak gaineratzen dizkiogu. Amaitzeko, Sagar Eztiarekin beratzen dugu eta Sagardoz sagardo lurrintsuen destilatuarekin indartzen dugu, euskal sagarraren izaera eta ondarea gorpuzten duen aperitifa sortzeko.
Euskal Herriko sagardogileek altxor bat dugu. Sagarra da altxor hori eta gure upategian daukan guztia ateratzen saiatzen gara. Sagarretik, urrea. Sagarmut-ari dagokionean, erabiltzen ditugun elementu nagusi guztiak sagarretik datoz: Sagardoz distilatua, Sagar-Eztia eta sagardoa bera. Dena, gainera, gure etxean ekoizten dugu.