Usadioa

Gaur egun ere sagardoa egiteko erabiltzen dugun upategia 1960ko hamarkadan eraiki zen batzuentzat aita eta besteentzat aitona izan zen Nicolas Rosario Zapiain Agirregabiriak egindako inbertsioari esker. Bera izan zen baserriko beste lanak alde batera utzi (abelzaintza eta nekazaritza) eta bete-betean sagardo ekoizpenean lan egiteko erabakia hartu zuena.

1961. urtean gaztainondo egurrezko upategia eraikitzen hasi zen, eta 1964.ean amaitu zituen lanak 15.000 litroko edukiera duten 22 kupel ezarrita. Egun upategi nagusian dauzkagunak dira, gure etxeko ikurra.

Urte gutxi batzuk geroago instalazioak osatu zituen 33.000 litroko beste 6 kupelez osatutako upategi berria eraikiz. Garai hartan oso gertakari sonatua izan zen. Une hartan, euskal sagardoak bere historiako une latzenetako bat bizi zuen. 1967. urtean nekez egiten zen milioi bat litro sagardo baino askoz gehiago. Zapiainen, ordea, 528.000 litro egiteko gaitasuna genuen dagoeneko, ia-ia Euskal Herriko ekoizpen osoaren erdia.

 

Egokitze lanak 1985. urtean.

Berrikuntza

Hortik aurrera, Zapiain Sagardoak produktuaren kalitatearekiko konpromisoan oinarritutako ibilbideari ekin zion. 1984. urtean Miguel Zapiain Goñi batu zitzaion lantaldeari, Euskal Herriko sagardogintza sektoreko lehenengo enologoa bilakatuz.  Ordutik, produktua hobetzeko ikerketa etengabeko jarraibidea izan da, eta merkatuaren etorkizuneko eskakizunei aurre hartzea ahalbidetu digu, arrakasta komertziala erdietsiz.

Geure etxeko baliorik indartsuena usadioaren eta berrikuntzaren arteko orekan dago, beti ere guztiz naturala, bizia eta kontserbanterik gabeko produktu bat ekoizteko. 2001. urtean altzairu herdoilgaitzeko lehenengo depositoak ezarri genituen, eta tenperatura kontrolaren bitartez urte osoan zehar sagardoa botilaratzeko baldintza egokietan mantentzea ahalbidetzen digu, bere kontsumorako egoerarik onenean dagoen produktu bat merkaturatu ahal izateko.

Kalitatearen eta elikadura segurtasunaren kudeaketa geure upategiko beste bi zutabe garrantzitsu dira. Zapiain-ek sektorearen hobekuntza bultzatu du azken hamarkadatan, Gorenak kalitate zigiluaren aldeko eta Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren ezarpenerako ekarpen aktiboa eginez.

2006. urtean, geure upategian kalitatearen kudeaketarako ISO 9001 araudia ezarri zen,eta 2010- urtetik IFS Food (International featured Standard) prozedurapean lan egiten dugu. Araudi honek elikadura segurtasuna du ardatz, eta urtero egiaztatzen da instalazioen eta prozesuaren ikuskaritzaren bidez.  2011. urtean Zapiainek IFSk ematen duen mailarik galtuena eskuratu zuen, kontsumtzailearekiko gure konpromisoa berretsiz.